Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria eraikinen edo hauen parte diren etxebizitza, lokal eta bulegoen portaera energetikoa adierazten duen txosten bat da.

Edukia: higiezinaren eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa (eraikin osoarena edo bere parte batena), eraikuntza eta instalazio motari buruzko informazioa eta bidegarriak diren hobekuntza gomendioak.

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria salgai edo alokairuan dauden higiezin guztientzat beharrezkoa da,2013ko ekainak 1a baino lehen sinatutako alokairuak salbu.

Jabearen ardura bakarra da dokumentu honen jabetza eta ez izatearen kasu, salmenta edo alokatze prozesuak ez du balio legalik izango.

Dokumentua eskumeneko teknikari batengatik idatzia egon behar du RD235/2013 errege-dekretuaren arabea: arkitektoak, arkitekto-teknikoak eta ingeniariak..

2013ko ekainak 1etik beharrezkoa da salgai edo alokairuan dauden higiezin guztientzat. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak 10 urteko balioa du bidaltze-momentutik, epe hau bukatuta berritu beharko delarik, baita higiezinean erreforma garrantzitsu bat burutu eta berriro salgai edo alokairu kontratu berri bat sinatu behar denean ere.

Jarri zaitez kontaktuan Tekniko Ziurtatzaile batekin

Lehenengo pausoa

Higiezina alokairuan edo salgai jartzeko intentzioa baduzu, jakin beharrezkoa dela ziurtagiri energetikoa izatea aditzera jarri baino lehen.

Aurrekontua eskatu dezakezu "aurrekontua eskatu" atalean.

Bisita

bigarren pausoa

Hitzortudua adostuta, teknikari batek beharrezko datu bila etxebizitzara bisita egingo du. Gomendagarria da teknikariari ahalik eta dokumentazio gehienaren ekarpena egitea. Adibidez, gauzatze proiektua eta higiezinaren plano originalak edota egindako ondorengo erreformaen planoak; aire girotu, berogailu edo UBSaren (Ur bero Sanitarioa) ekipoaren fitxa teknikoak; baita urteko kontsumoa ezagutzeko gas, elektrizitate edo uraren fakturak ere.

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriaren burutzea

hirugarren pausoa

Teknikariak CE3X programan landuko ditu datuak, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta Sustapen Ministerioak eskaintzen duen programa, behin-betiko emaitza lortuaz.

Emaitza hau A eta G bitarteko balioa izango du, non higiezinaren kontsumoa adieraziko digun. Amaitzeko, teknikariak dosier bat idatziko du kalifikazio energetikoa hobetzeko proposamenekin, honekin aurrezte energetiko bat lortuz.

Erroldatzea

laugarren pausua

Teknikariaren eskutik ziurtagiria jasota, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailan erregristratu behar da. Pauso hau beharrezkoa da ziurtagiria baliozkoa izateko.

Sartutako datu guztiak ondo daudela berrikusi eta gero, Eusko Jaurlaritzak zuri higiezinari dagokion etiketa bidaltzea dagokio, non bertan esleitutako kalifikazioa azalduko den.

Zure mezua arazorik gabe bidali da!