Eraikinen Ikuskapen Teknikoa eskumeneko teknikari batek burutzen duen ikuskapen bisual bat da, non aztergai den eraikinaren segurtasuna, osasungarritasuna (osasun-egoera) eta apainduren egoera aztertzen den. 8/2013 lege berriak gainera, Eraikinen Ikuskapen Teknikoan eraikin osoaren irisgarritasun unibertsalaren egoeraren txostena eta Eraginkoratasun Energetikoaren Ziuirtagiria barneratzen ditu.

50 urte baino goragoko antzinatasuna duten bizitegi-erabilerako eraikuntzei eragiten dio. Higiezinaren jabearen ardura da eskumeneko teknikari dagokitzea azterketaren burutzea hitzartutako eparen barruan. Bizitegi-erabilerako eraikuntzen Eraikinen Ikuskapen Teknikoa burutzeko eskumeneko teknikariak arkitektoak eta arkitekto teknikoak dira.

Eusko Jarularitzaren 241/2012 dekretuaren arabera, hitzartutako epeak hauek dira:

 

  • 1901 urtea baino lehen eraikitako eraikinetan: 2013ko abenduaren 31a.
  •  

  • 1901 eta 1940 urteen bitartean eraikitako eraikinetan: 2014ko abenduaren 31a.
  •  

  • 1940 urtetik aurrera eta 50 urte baino aintzinatasuna duten erakinetan: 2015eko abenduaren 31a.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoa burutzeak erakinak izan ditzazkeen kalteen txosten bat izatea ahalbidetzen du, kalte hauek larriak diren edo ez aintzat hartuz eta etorkizunean jabeek hartu beharreko jokabide gomendagarriak zein diren ezagutuz. Kalte garrantzitsuak aurreikusi daitezke gainera, hauek konponbide gabekoak izan baino lehen.

Eraikinen Ikuskapen Tekniko bat izatea gainera, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza publikoa jasotzeko aurretik ikusitako birgaitze-lan edo erreformak burutu nahi badira. Diru-laguntza hauek obra gastuaren %50era iritsi daitezke.

Eraikinaren aintzinatasunagatik, higiezinaren jabeek Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa ez izateagatik isun eta zigorrak ekiditeko. Isun hauek 3000 eurotara iritsi daitezke.

Zure mezua arazorik gabe bidali da!